Posts

7. SARRERA: Nola erlazionatzen da Banduraren ikaskuntza sozialaren teoria bideoan aurkeztutako kontzeptuekin?

  Eztabaida : Gizarte-ikaskuntzaren teoria aztertzea, eta ereduak eta imitazioak haurren portaeran eta moraltasunean duten eragina aztertzea. Albert Banduraren ustez haurrek haien inguruko pertsonen bidez ikasten dute, hauek behatuz eta imitatuz. Bideoak honako teoria hau azaltzen edo interpretatzen du, erakutsiz nola gurasoek egiten dituzten ekintzak, hala nola, zigarrilloak erre, hitz txarrak esan, oihukatu, bortizkeriak, etab. haurrek ere egiten dituzten. Hau da, bideoal Banduraren teoria indartzen eta ikustarazten du.

6. SARRERA: Etikoa al da helduen jokabidea haurren heziketa moralerako eredu gisa erabiltzea?

  Eztabaida : Aztertu ea bidezkoa den haurrek behatutako portaerak ulertze kritikorik gabe hartzea, eta ea horrek errespetatzen duen garatzen ari diren gizabanako gisa duten autonomia. Nire ustez helduak eredu gisa hartzea etikoa izan daiteke, haiek seguraski pertsona eredugarri edota helburu gisa dituztelako. Hala ere, etikoagoa irudituko litzaidake beste haur baten jokabidea eredu gisa erabiltzea, biak garatze prozesuaren maila berean daudelako eta teorian jokaera eta moral "berbera" edo antzekoa izan beharko luketelako, ongi jokatzeari dagokionez.

5. SARRERA: Zer ondorio ditu bideo horrek etorkizuneko irakasleak etika profesionalari dagokionez trebatzeko?

  Eztabaida : Hezitzaileen portaerak eta balioek ikasleengan nola eragin dezaketen eta irakaskuntzaren praktikan autorhausnarketa etikoak duen garrantzia kontuan hartzea. Bideo honek pertsona oro, baina batez ere irakasleak eta gurasoak ohartarazten ditu, haurrengan daukagun eragina ikustaraziz eta erakutsiz arreta handiz aukeratu behar ditugula dauzkagun jarrerak, balioak, hizkera, etab. haurrengan zuzenean eragingo dutelako eta segurasko jarrera eta balio hauek barneratuko dituzte.

4. SARRERA: Haurrak zenbateraino dira eragile autonomoak beren moraltasuna eraikitzeko orduan?

  Eztabaida : Haurrek, kanpoko eraginetatik aparte, zuzen eta okerraren zentzu propioa garatzeko duten gaitasunaz eztabaidatzea.  Beti dago eragile autonomio minimo bat baina haurren kasuan minimoa da, orokorrean gizartearen inguruan daukaten ezagutza oso urria delako eta besteengandik ikasten dute. Seguraski, hezi eta haziz ahala eragile autonomo hori handituz joango da baina nire ustez, haurrak direnean eragile hura oso txikia da.

3. SARRERA: Nola eragiten du gizarte-inguruneak haur baten identitate moralaren eraketan?

  Eztabaida : Haurren kontzientzia moralaren eta nortasun etikoaren garapenean gizarteak eta interakzio sozialek duten rolari buruz hausnartzea.  Gizarteak zuzenean eragiten du haurren identitate moralean, gizartearen bidez ikasten dugulako nola erlazionatu eta gure inguruko moral, ohitura, ideologia, etab.-ek eragin zuzena daukatu haurren eraketan, batez ere, hauek daukaten ikasteko gaitasunarekin. Inguruan daukagun giza taldea edo komunitateak ondorioztatzen du guztion identitate morala. Azken finean, adibidez, klase altuko haur batek eta klase baxuko haur batek, orokorrean, balore eta identitate moral desberdinak dauzkate, inguruneak daukan eraginagatik.

2. SARRERA: Imitazioa ikaskuntza moralaren modu eraginkorra al da haurrengan?

  Eztabaida : Behaketaren eta imitazioaren bidez ikasteak balio moralak sakon ulertzera eramaten duen edo etikaren irakaskuntzan ikuspegi esplizituagoa behar den ebaluatzea.  Imitazioak ikaskuntza moralean metodo eraginkor bat da, bai onerako zein txarrerako. Haurrek ikusitako balio moralak sakonki xurgatuko dituzte eta haien parte izatera pasako dira gehienetan, agian hasieran ez dute ulertuko zer egiten duten eta zergatik baina hezten doaztela hauek ulertuz joango dira, behin barneratuak izanda. Beraz ikasteko metodo gisa argi dago eraginkorra dela, arazoa da ea zer ikasten duten eta nor duten eredu.

1. SARRERA: Zenbateraino gara haurrek gugandik imitatzen dituzten ekintzen erantzule?

Eztabaida : Helduek haurren portaeraren eraketan duten erantzukizun morala aztertzea eta gure ekintzek haurren garapen etikoan nola eragiten duten aztertzea. Haurrek ikasteko ahalmen ikaragarria daukate eta hau modu ezberdinetan egiten dute, modu hauetako esanguratsuenetariko bat behatzea da. Haurrek, behatuz, gauza asko ikasten dituzte eta hau, nola ez, praktikoa eta ona izateaz gain bere alde txarra dauka ere. Honek esan nahi du erabateko erantzule garela haurren ekintza eta jarreretaz. Haurrek ikusten dutena errepikatzen dute, beraz, haur batek bere ikaskideak edota lagunak oihukatu edo bortizki tratatzen baditu seguraski beste norbaitengandik bereganatu du jarrera hura eta kontuan izanda gurasoak, familia eta irakasleak haurren gizarteratzean eragile nagusiak garela erantzuletasun maila oso altua dugu. Hortaz, kontu handiz jokatu behar dugu haurrengandik hurbil gaudenean, eredugarriak eta jarrera onekoak izan behar gara, horrela hezi nahi baldin baditugu haurrak.