1. SARRERA: Zenbateraino gara haurrek gugandik imitatzen dituzten ekintzen erantzule?

Eztabaida: Helduek haurren portaeraren eraketan duten erantzukizun morala aztertzea eta gure ekintzek haurren garapen etikoan nola eragiten duten aztertzea.

Haurrek ikasteko ahalmen ikaragarria daukate eta hau modu ezberdinetan egiten dute, modu hauetako esanguratsuenetariko bat behatzea da. Haurrek, behatuz, gauza asko ikasten dituzte eta hau, nola ez, praktikoa eta ona izateaz gain bere alde txarra dauka ere. Honek esan nahi du erabateko erantzule garela haurren ekintza eta jarreretaz. Haurrek ikusten dutena errepikatzen dute, beraz, haur batek bere ikaskideak edota lagunak oihukatu edo bortizki tratatzen baditu seguraski beste norbaitengandik bereganatu du jarrera hura eta kontuan izanda gurasoak, familia eta irakasleak haurren gizarteratzean eragile nagusiak garela erantzuletasun maila oso altua dugu. Hortaz, kontu handiz jokatu behar dugu haurrengandik hurbil gaudenean, eredugarriak eta jarrera onekoak izan behar gara, horrela hezi nahi baldin baditugu haurrak.

Comments

Popular posts from this blog

4. SARRERA: Haurrak zenbateraino dira eragile autonomoak beren moraltasuna eraikitzeko orduan?